XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aliceri eskua hain dardarka jarri zitzaion Erregea ia lurrera erori zitzaiola.
- O! Ez horrelako aurpegirik jarri,
Hainbeste barregura ematen didazu ezin dizudala eutsi!
Eta ez geratu hain ahozabalik!
Errauts guztiak barrura sartuko zaizkizu eta... beno, nahikoa garbi zaudela uste dut!
Erregea mementuan erori zen atzerantz, eta erabat geldirik geratu zen; eta Alice piska bat alarmatu zen egindakoarekin, eta ingurura begiratu zuen ia ur piska bat aurkitzen zuen aurpegia zipristintzeko.
Hala ere, tinta botilatxo bat besterik ez zuen aurkitu, eta bueltatu zenean ohartu zen sendatuta zegoela, eta hura eta Erregina xuxurla ikaratu batean hitz egiten ari zirela elkarrekin... hain ahopeka, Alicek nekez entzun ahal zuela zertan ari ziren.
Erregea zera esaten ari zen:
- Benetan esaten dizut, maitea, bibote puntetaraino izoztuta gelditu naiz!
Zeinari Erreginak erantzun zion:
- Biboterik ez duzu, ba!
- Une horretako horrorea
- Ahaztu egingo duzu
Alicek interes handiz ikusi zuen nola Erregeak memorandum liburu handi bat ateratzen zuen poltsikotik, eta idazten hasi zen.
Bapateko ideia bat
Errege gizajoak begiratu egin zuen nahastu eta dohakabe, eta denboraldi batez lapitzarekin burrukan aritu zen ezer esan gabe; baina Alice indartsuegia zen beretzat, eta azkenean zera esan zuen arnasestuka: (...).